top of page
Image-empty-state.png

Negu hurbilak

+XI. KORTeN!: Arnasa, Raúl Barreras


XII Aitzol Aramaio saioa


Gonb.: E. Albite (Kolektibo Negu),  Zorak Arruti


2011. urtea da Euskal Herrian; ez dator jasaten ari den gatazka luzearen amaierarik. Gazte batek herritik ihes egiten du, ez baitu bere burua seguru ikusten, eta Ipar Euskal Herrira pasatuko nahiko du. Zubietara heltzean, mugako herritxo bat, gatazkak eta mitoak bat egingo dira. Ezkutaleku bihurtzen zaion txapitula batetik, herriaren egunerokoari begira egongo da, zeinak denboran iltzatua ematen baitu. Egunak eta gauak badoaz, eta denbora pisua eta nahasia bihurtzen da.


Era kolektiboan egindako zuzendaritza eta gidoia dituen filma, galdera batzuk eta erantzun gutxi planteatzen dituena. Zientzia fikziozkoak diruditen irudiak, nahiz eta toki arruntetatik hartuak izan. Lanbroa, misterioa eta tentsioa.


Pertsonaia bakar bat, zeinaren interpretazioak lortzen duen bere ezinegona transmititzea.


Locarnoko zinemaldian (Cineasti del Presente), 2023. urtean, Aipamen berezia lortu zuen.

2524 SAIOA - 2024/04/23

NEGU HURBILAK · 2023 · EH · 90 min

Zuz.: Ekain Albite, Nicolau Mallofré, Adriá Roca, Mikel Ibarguren · G.: Ekain Albite, Nicolau Mallofré, Adriá Roca, Mikel Ibarguren · Arg.: Javier Seva · So.: Iosu Martínez · Mon.: Edu V. Romero, Ekain Albite · Akt.: Jone Laspiur

bottom of page