Moonrise Kingdom
1965. urtean kokatzen da istorioa. Sam eta Suzy maiteminduta dauden nerabeak dira. Bakartiak eta bitxiak, inguruan duten guztia alde batera uztea erabakitzen dute euren “erreinu” propiora ihes egiteko, euren Moonrise Kingdomera alde egiteko. Wes Anderson irudimen handiko zinema zuzendaria dugu. Bere estiloa nahiko definituta dago, pelikula desberdin, original eta koloretsuak zuzendu ohi ditu. Zuzendari honen pelikuletan koloreak tratamendu berezia duela nabaritzen dugu. Moonrise Kingdom pelikula koloretsua da, bizitzaz betetako pelikula da.
Zuzendariak errutina, sinesgaitza den horrekin nahasten du era eraginkorrean. Oro har, Moonrise Kingdom proposamen desberdin eta originala da. Magiko eta gomendagarria, nerabe ameslarien arteko maitasun istorio bat. Baina…, hori baino askoz gehiago ere bai.