top of page
Image-empty-state.png

Memoria

Gonb.: Iñigo Ongay (filosofoa)


Jessica botanikari ingeles bat da, Medellinen bizi dena (Kolonbia). Bogotara joaten da ahizpa ikustera, eta han kolpe gogor batek esnatzen du. Soinu bera behin eta baino gehiagotan entzungo du gero. Baina berak bakarrik entzuten du.


Soinu nondik datorren eta zer esan nahi duen bilatzea da filma. Soinu teknikari batekin kontsultatuko du, baina emaitzarik ez. Hala, irudi ugari agertuko dira soinuak erakusten eta aztertzen dituztenak, lehenengo hiri baten erdian eta ondoren oihan batean.


Filmak gehiago egiten du begi-belarriekin jokatzen duen zinema, ohikotasunetik kontatutako giro, errelato edo trama bat baino.


Plano luzeak, paisaia limurtzaileak, ametsak, isiltasunak eta kontenplazioak, iraganaren berreraiketarekin konektatzen gaituztenak, herrialde batean izandako gertaera bortitzen memoriarekin. Herrialde horretan, desagerrarazitako jende kopururik handienetako bat izan da, 70.000 lagun baino gehiago 1975etik 2022ra.


Cannesko zinemaldian saritu zuten (2021), Epaimahaiaren Sariarekin (ex aequo).

2470 SAIOA - 2022/11/8

MEMORIA · Kolombia/Tailandia/Frantzia/Mexiko/EB/Alemania · 2021 · 136  min

Zuz.: Apichatpong Weerasethakul · G.: Apichatpong Weerasethakul · Mus.: César López · Arg.: Sayombhu Mukdeeprom · Akt.: Tilda Swinton, Daniel Giménez Cacho, Jeanne Balibar, Juan Pablo Urrego, Elkin Díaz, Daniel Toro, Agnes Brekke, Jerónimo Barón, Constanza Gutiérrez

bottom of page