top of page
Image-empty-state.png

Madrid 1987

Gonb.: David Trueba, zuzendaria


Hiria hutsik, 1987ko uztaileko egun bero bat. Miguel artikulugile beterano, beldurgarri eta errespetatua Ángelarekin elkartuko da; Kazetaritza ikasten ari den neska gaztearekin, alegia. Hasiera-hasieratik, desioz, inspirazioz, talentuz eta lan-aukeraz nahasitako duelu gorabeheratsua sortuko da bien artean. Egun erabat berezi horretan elkarrekin bizitzera derrigorturik, harreman emozionala gainditzen saiatuko dira. Istripu zoritxarreko bat tarteko, hitzordua nahiko luketena baino gehiago luzatuko zaie, eta bizitzari buruz duten ikuspegi desberdina aurrez aurre ipini beharko dute.


David Truebaren lan berriak José Sacristán eta María Valverde ditu protagonista eta benetan merezi du aktoreen lana ikusteak.

2122 SAIOA - 2012/1/22 MADRID 1987 · Espainia · 2011 · 104 min. Zuz.: David Trueba ∙ G.: David Trueba ∙ Arg.: Leonor Rodríguez ∙ Mnt.: Marta Velasco ∙ M.: Irene Tremblay ∙ Eko.: Jessica Huppert Berman / Buenavida Producciones S.L. ∙ Akt.: José Sacristán, María Valverde, Ramón Fontserè
bottom of page