Luzzu
Mugarik gabe Ekonomilariak eta Euskal Ekonomistak Elkargoa-reekin elkarlanean saioa
Gonb.: José Ramón Mariño (ATTAC)
Ezustekoa, Maltako film bat, malteraz egina, Epaimahaiaren Sari Bereziarekin datorkiguna (Sundance); film txiki bat, ia eskuz egina.
Alex Camelleri amerikar-maltarraren opera prima da.
Luzzu, arrantzontzi tradizional txiki bat da, Jesmarkek tripulatzen duena (maltar arrantzaleen hirugarren belaunaldikoa bera). Luzzu, hala berean, Camilleriren “bitartekoa” da familiaz, aitatasunaz, tradizioaz, arrantzaz, langile klaseaz eta abarrez mintzatzeko.
Natura eta naturaltasuna; are, Mediterraneoko haize kirria ere senti dezakegu. Jesmark arrantzalea da.
Arrantza sektore industrialaren aldaketa ageri da lanean, arrantzatzeko modu tradizionala itotzen ari dena. Horretaz gainera, Jesmarken haur txikiak tratamendu mediko berezia behar du. Diru sarrerak gutxitzen ari dira familia-ekonomia txiki horretan. Horra hor gogoetarako osagaiak, parez pare jarrita “denak balio du” eta humanismo tradizionala. Filma edertasun apartekoz eginda dago.
2509 SAIOA - 2023/12/12
Luzzu · Malta · 2021 · 95 min
Zuz.: Alex Camilleri · G.: Alex Camilleri · Arg.: Lèo Lefévre · Mus.: Jon Natchez · Akt.: Jesmark Scicluna, Michela Farrugia, David Scicluna, Marlene Schranz, Marta Vella, Timur Ali