Lumière! L’aventure commence
Bilboko Institut Français-ekin elkarlanean emanaldia
1985 urtean Lumiére anaiek zinematografoa asmatu zuten eta zinearen historian lehenengo filmak zuzendu zituzten.
Thierry Frémauxen dokumentalak (2001 urtetik Canneseko Zinemaldiaren zuzendaria eta Lyongo Lumiére institutuko zuzendaria) restauratutako 108 filmen bilduma eskaintzen
digu (horien artean mitikoak diren “La sortie des ouvriers des usines Lumiére á Lyon Monplaisir” edota “L'Arrivée d'un train en gare de La Ciotat”) zeintzuk zinemaren
jatorrira garraiatzen gaituzte, garaiko pertsonaiak, lekuak eta egoerak aztertuz.
Lumiere anaiak teknikari edota asmatzaile distiratsutzat dauzkate askok, ez ordea artista, zuzendaria edota errealizadoretzat. Hala ere euren legatuaren berrikuspena egitean argi gelditzen da bere balio estetikoa; Cezanne edota Renoir erreferente gisa erabiltzean, Degasen enkoadraketa edota Turneren zertzeladak.