top of page
Lourdes
Sinesmenaren eta mirarien inguruko hausnarketa. Lourdesen gertatzen diren ustezko mirariak dira istorioaren ardatz. Christine elbarria da, bizitza osoa gurpil aulkiaren gainean eman du. Halako batean, Lourdesera egitea erabakiko du, han gertatzen diren gauza sinesgaitzen berri izan baitu. Goiz batean sendaturik esnatuko da; miraria dirudi.
Jessica Hausner (Viena, Austria, 1972), zinema‐zuzendaritza ikasi zuen Vienako Filmakademien. Fikziozko film laburrekin arrakasta izan du hainbat jaialditan, batez ere “Flora” titulua duenarekin, Locarno‐ko festivalean, eta “Inter-view” delakoarekin, Caness‐en, 1999an.
2001ean egin zuen bere lehen luzemetraia, “Lovely Rita”, eta “Hotel”, 2004an.
2047 SAIOA - 2011/1/11
LOURDES · Austria/Frantzia/Alemania · 2009 · 99 min.
Zuzendaritza: Jessica Hausner · Gidoia: Jessica Hausner · Argazkia: Martin Gschlacht · Muntaketa: Karina Ressler · Ekoizpena: Martin Gschlacht, Philipe Bober y Susanne Marian · Aktoreak: Sylvie Testud (Christine), Léa Seydoux (María), Bruno Todeschini (Kuno), Elina Löwensohn (Cécile)
bottom of page