top of page
Image-empty-state.png

Los tontos y los estúpidos

Emanaldi berezia ZINEGOAK 2015 GLT Zinemaren Nazioarteko Jaialdiarekin elkarlanean


Gonb.: Roberto Castón, zuzendaria eta Fernando Díez, ekoizlea


+Flb: Errudun sentitzen naiz (F) ∙ Euskadi ∙ 11 min ∙ Zuz.: Roberto Castón


Zinema arloko profesionalen talde bat plato batera sartuko da, egun bakarrean “Los tontos y los estúpidos” laneko istorioa irakurri/entseatu/kontatu/bizitzeko. Mahai baten inguruan eserita, zuzendariaren jarraibideak betez, aktoreek pertsonaiak sortzeko prozesua aurkeztuko digute, baita entseguen, jarraibideen, argiztapenaren, soinuaren eta atrezzoaren bidez, hasieran gidoi batean jasotako istorio bat besterik ez zena pelikula, zinema, nola bihurtzen den ere, hau da, nola sortzen den ilusio optiko handi hori, pantailan ikusten ditugun istorioez gozatzeko aukera ematen digun engainu bisual hori. Mario, Paula, Miguel, Lourdes eta bere amak itxurak egin, antzeztu eta beren akatsak eta hutsuneak ezkutatuko dituzte, beren burua eta besteak engainatuko dituzte.

2197 SAIOA - 2015/1/27 LOS TONTOS Y LOS ESTÚPIDOS ∙ Espainia ∙ 2014 ∙ 91 min. Zuz.: Roberto Castón ∙ G.: Roberto Castón ∙ Arg.: Juanmi Azpíroz ∙ Mnt.: Raúl Barreras ∙ Eko.: Fernando Díez (Bitart New Media) ∙ Akt.: Josean Bengoetxea, Roberto Álamo, Cuca Escribano, Aitor Beltrán ∙ Nausicaa Bonnin
bottom of page