Les salauds
+Flb: El pastel, Espainia ∙ 2013 ∙ 7 min. ∙ Zuz.: Estela Osorio
Gonb.: Estela Osorio (zuz), Marga Meoro (gid) eta Maribel Salas (akt)
Zor moral bat bete nahi dugu zinemagile bikain honekin, Claire Denis, berak ez ditu ia estreinatu bere filmak Espainian, zine-jaialdien, hala nola, FICXixón edo Zinemaldi (atzerabegirakoak), ahaleginak gorabehera. Claire “nouvelle vague” baino beranduagoko belaunaldi baten barruan dago, zeinek zine osoa (oro har) itsutzen baitu, baina Clairek inolako etiketarik gabe bere nortasuna lortzen du. Bere zinea gogoz eginda dago; are gehiago, gero eta sakonago sartzen da pertsonaien ariman, ikuslearentzat hain “atseginak” ez diren egoera eta emozioak ateraz.
Claire Denis nahiz eta Parisen jaio (orain dela 68 urte) haurtzaro eta gaztaroa (14 urtera arte) Afrikako mendebaldean (funtzionario baten alaba zela eta), igaro zituen. Horrek, gerora, beraren zinema-nortasunean nabarmendu da. Hala, kolonialismoa eta kolonialismo ondokoa izan dira inspirazio-iturri, baina ez bakarra.
“Chocolat” (1988) bere lehen filmetik, Denis genero guztietan mugituz joan da, eta film honetan zine beltzarekin ausartu egiten da. “Trouble every day” (2001 filmean; Zinemaldia-2009an ikusi ahal izan genuena) gaur egun aurkezten digunaren zenbait aurrekari ditu, thriller ingurukoak, pertsonaiak (gizakiak) giza-baldintza galdu egiten dutenak, deabruak hartuak balira bezala. Bere zinemak ez gaitu axolagabe utziko, zorrotza da, eta argazki bikainek (beti Agnès Godard) eta musika limurtzaile eta kezkagarriak lagunduta (beti
Tindersticks), butakan “deseroso” egonaraziko gaitu. Baina merezi izango da, izakiaren barrurainoko (arimarainoko) bidaia da.
Ia beti bezala, Denis lana gorpuzten duen aktoreen interpretazio bikain eta zorrotzean oinarritzean da: Vincent Lindon bikain aritzen da, Chiara Mastroiannik eta Julie Bataillek lagundura, luxu hutsa da.