top of page
Image-empty-state.png

Les hirondelles de Kaboul

Institut Français-ekin elkarlanean saioa


Gonb.: Maya Amranek (Munduko Emmakumeak)


Sinopsia: 1998ko uda, Zunaira eta Mohsen etorkizun hobea amesten duten bi gazte maitemindu dira. Baina egun batean, keinu espontaneo batek beren bizitzek atzera bueltarik ez ematea eragiten du.

Les hirondelles de Kaboul (Zabou Breitman, Eléa Gobbé-Mévellec, 2019) erlijio-fanatismoaren, sustraitutako matxismoaren eta talibanen mendeko Afganistango hiriburuko herritarrek, batez ere emakumeek, jasandako izugarrikeriaren erretratu indartsua da. Animaziozko zinema ez da haurrei istorioak kontatzeko modu bat soilik. Askotan, zentsura duten herrialdeetan debekatutako gaiekin egoerak edo istorioak irudikatzeko modu bakarra da.

Film hau Yasmina Khadraren eleberriaren egokitzapena da.

Maya Amranek solasaldi bat animatuko du proiekzioaren ondoren, 1996tik 2001era bitartean Afganistango Taliban erregimenean Afganistango emakumeek bizi zuten egoerari buruz hausnartzeko.

Maya Amrane aditua da kultura-aniztasunaren kudeaketan, bizikidetzaren eraikuntzan eta arrazismoaren eta diskriminazioaren aurkako borrokan, eta Munduko Emakumeen Elkarteko (Munduko Emmakumeak) kidea da.

2434 SAIOA - 22/10/2021 LES HIRONDELLES DE KABOUL · Frantzia · 2019 · 80 min. Zuz.: Zabou Breitman, Eléa Gobbé-Mévellec · G.: Zabou Breitman, Patricia Mortagne, Sébastien Tavel. Liburu: Yasmina Khadra · Mus.: Alexis Rault · Arg.: Animación · Akt.: Animación
bottom of page