Les amants du Pont-Neuf
ANTZERTI-OBRA: MIL HORAS ∙ 15 min ∙ Zenbatu Taldea
Les amants du Pont-Neuf (1991), Leos Caraxen hirugarren pelikulak, ekoizpen korapilatsu eta gorabeheratsua izan zuen. Carax-ek zine burgesaren edozein aztarna ezezta-tzea proposatu zion bere buruari eta protagonistak (Lavant eta Binoche berriro ere) estolda sozialetatik irtendako bi clochard-etan bihurtu zituen, Parisen bihotzean instalatzeko, Pont-Neuf zubi dotorean, La Samaritaine biltegien aurrean kokatua. Filmak Carax-en talentu ikaragarria erakutsi zuen berriro ere, baina bere unibertso ameslaria pozoina izan zen ekoizpenerako. Zinemagilea ahazturan erori zen, laurogeita hamarreko generazioaren (Olivier Assayas, Arnaud Desplechin…) panteoian gailentzeari utzi zion eta egile madarikatuaren izena elikatzen hasi zen.