Le quattro volte
Europa Label Zinema Saria 2010eko Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldian
“Le quattro volte” bizitzaren eta naturaren zikloen eta denboratik at dagoen leku bateko tradizio ahantzien ikuspegi poetikoa da. Elkarren artean modu misteriotsuan lotuta dauden lau bizitzaren sekretua ezagutzeko, ikuslea mundu ezezagun eta magiko batera eramango duen filma.
Michelangelo Frammartino (Milan, 1968). Hainbat film labur egin ditu 1995. urtetik (Tracce, L'occhio e lo spirito eta Io non posso entrare), baita zenbait bideoinstalazio interaktibo eta Scappa Valentina (2001) erdimetrajea ere. Bere lehenengo film luzea, Il dono (2003), Locarnoko zinema jaialdian estreinatu zuten. Le quattro volte filmak, Label Europa Cinemas saria irabazi zuen Canneseko 2010eko Errealizadoreen Hamabostaldian. 2005. urtetik, zinema zuzendaritzako eskolak ematen ditu Frammartinok Bergamoko Università degli Studi unibertsitatean.