Le fil
Fas zineklubak kolaboratzen du ZINEGOAK 2014 GLT Zinemaren Nazioarteko Jaialdiarekin
Bilboko Institut Français-ekin elkarlanean emanaldia
+Flb: Atomes ∙ Belgika ∙ 2012 ∙ 18 min. ∙ Zuz Arnaud Dufeys • Gran Premio ZINEBI54 2012
Mehdi Ben Attia ezezaguna da Espainian, nahiz eta André Téchiné eta beste zenbait zinemagilekin lan egin duen gidoigile gisa. “Le fil” (2009) bere lehen luzemetraia da, baina iaz jadanik aurkeztu du bere bigarren pelikula: “Je ne suis pas mort”.
Pelikula honetan etengabeko liskarren istorioa islatzen da. Gazte batek, Malik izenekoak, aukera anitz ditu: gurariak, betebeharrak, idealak, beldurrak, pasioak, ametsak, amodioa... Haietako bat aukeratu arte, alegiazko errealitate-sorta dago eskura. Baina zer gertatzen da gizabanakoaren bizitzen espazio horietan? Beste gazte bat, Bilal, Malik-en bizitzan agertuko da eta…