top of page
Image-empty-state.png

La vida útil

Federico Veiroj (Montevideo, 1976). Film laburrak ekoizten eta zuzentzen ditu 1996tik. 2008an zuzendu eta koproduzitu zuen lehenengo film luzea: “Acné”. Filma Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldian estreinatu zuten eta, besteak beste, «TVEren Zinema Eraikitzen saria» irabazi zuen 2007ko Donostia Zinemaldian. Bestalde, Horizontes Latinos sailean izan zen Donostian, 2008an, eta Hispanoamerikako film onenaren Goya sarietarako izendatu zuten 2009an. Zuzendariaren bigarren film luzeak, “La vida útil”, zenbait sari irabazi ditu zinemaldi batzuetan: Fipresci saria Indietako Cartagenaren zinemaldian, adibidez.

2101 SAIOA - 2012/5/15 

LA VIDA ÚTIL · Uruguay/Espainia ∙ 2010 ∙ 63 min. 

Zuz.: Federico Veiroj ∙ G.: Arauco Hernández, Gonzalo Delgado eta Inés Bortagaray ∙ Arg.: Arauco Hernández ∙ Mnt.: Arauco Hernández eta Federico Veiroj ∙ Eko.: Cinekdoque ∙ Akt.: Jorge Jellinek, Manuel Martínez Carril, Paola Venditto

bottom of page