La mujer sin cabeza
“La mujer sin cabeza” Lucrecia Martel argentinarrak zuzendutako hirugarren filma da. Beraren amesgaiztoetan oinarritua, Cannes-eko Zinemaldiaren sail ofizialean hartu zuen parte filmak. Zinegileak sortutako unibertso pertsonal itxiak emakume ilehoria du abiapuntutzat, zeinek arratsaldea lagun batzuekin igerilekuan igaro ondoren, etxerako bidean gidatzen ari dela, zerbait edo norbait jotzen duen, baina aurrera jarraitzen du xehetasunei erreparatu gabe. Filmak, ikuslea emoziozko jarrera zailean kokatzen duenak, ez da beldurrezko generoaren barruan ezta fantasiazko elementu zorotzak, baina gaur egungo beste mamu batzuk, ordea, aipatzen dituena.
1989 SAIOA - 2009/5/19
LA MUJER SIN CABEZA · Argentina/Espainia/Italia/Frantzia · 2008 · 87 min.
Zuzendaritza: Lucrecia Martel · Gidoia: Lucrecia Martel · Argazkia: Bárbara Álvarez · Muntaketa: Miguel Sverdfinger · Ekoizpena: El Deseo, Aquafilms, R&C Produzioni, Slot Machina eta Teodora Film · Aktoreak: María Onetto, Claudia Cantero, César Bordón, Daniel Genoud, Guillermo Arengo, Inés Efron.