top of page
Image-empty-state.png

La maman et la putain

Frantziako Institutoa-rekin elkarlanean saioa


Aurk.: Norberto Albóniga (Fas)


1973ko filma berreskuratu dugu (Cannesko Epaimahaiaren Sari Berezia, 1973). Nahiz eta 1973ko maiatzean estreinatu zuten, berehala kendu zuten banaketatik, eta 50 urtean ezinezkoa izan da aurkitzea; orain, berregin egin dute, eta ia estreinaldi batean gaude.


Pasatua da 68ko maiatza, eta berekin bere suhar itxaropentsua; hala, nihilismo existentziala iritsiko da. Alexandre (J-P Leaud) burges gazte bat da, ez du ez ikasten eta ez lanik egiten, ez dauka interesik emakumeetatik eta haien bizkar bizitzetik haratago. Marierekin (B. Lafont) eta Veronikarekin (F. Lebrun) hirukote bat osatuko du, eta oso ongi aterako zaio. Haiek mantetzen dute; batek babestu eta kontsulatu egingo du eta bestea suhartasun hutsa da. Lehenak denda eta etxea ditu, eta bigarrena erizain migratzaile eta bakartia da, sexua komunikatzeko darabilena.


Soiltasunez kontatuta dago, ekintza gutxirekin, baina elkarrizketa zoragarriak eta eszena antologikoa ditu, zeinetan ez baita entzuten protagonistek aditzen duten musika besterik, beti Mozart.


Gizakiaren azterketatzat jo daiteke 70eko urteetako Parisko gizartean.

2469 SAIOA - 2022/10/25

LA MAMAN ET LA PUTAIN · Frantzia · 1973 · 215 min

Zuz.: Jean Eustache · G.: Jean Eustache · Mus.:  Wolfgang Amadeus Mozart · Arg.: Pierre Lhomme, Jacques Renard, Michel  Cenet · Akt.: Jean-Pierre Léaud, Françoise Lebrun, Bernadette Lafont,  Jean Douchet, Isabelle Weingarten, Jacques Renard, Pierre Cottrell, Jean  Eustache

bottom of page