top of page
Image-empty-state.png

La hija de un ladrón

Euskal Gidoigilea-rekin elkarlanean Saioa


+ KORTeN! Un coche cualquiera, David P. Sañudo


Gonb: Belén Funes (zu), Marçal Cebrian (gid)


Sara bakarrik egon da bizitza osoan. 22 urte ditu, eta haurtxo bat. Familia bat osatzea da haren nahia, anaia txikiarekin eta semearen aitarekin batera. Sararen aita, ordea, hainbat urtez kanpoan egon ondoren, kartzelatik atera eta bere bizitzetan berragertzen da. Sarak  erabaki zaila hartzen du: aita bere maiteengandik aldentzea.


Eduard eta Greta Fernandez, aita eta alaba ere bizitza errealean, Sara eta Manuel dira Belen Funesen opera prima honetako protagonistak, Zuzendari Berria Onenaren Goya Saria irabazi zuen 2019an. Prekarietateari eta bakardadeari buruzko kontakizun liluragarria, herrialde honetan goraka doan "zinema soziala" baten oinarriak finkatzen dituena.

2404 SAIOA - 2020/11/24 

LA HIJA DE UN LADRÓN · Catalunya · 2019 · 102 min. 

Zuz.: Belén Funes · G.: Belén Funes, Marçal Cebrian · Arg.: Neus Ollé · Akt.: Greta Fernández, Eduard Fernández, Àlex Monner, Frank Feys, Borja Espinosa, Adela Silvestre, Anna Alarcón, Gerard Oms, Anabel Moreno

bottom of page