top of page
Image-empty-state.png

La estrella azul

Gonb.: David Ontoria


Gaur egun, biopic generoa genero indartsua da, baina hau berezia da. Dokumental kutsuko fikzioa da, umorea eta malenkonia nahasten dituena.


Zaragozar rock abeslari baten omenez eginda dago. Abeslari horrek 90eko urteetan izan zuen bere garaia. Mauricio Aznarrek bidaia bat egingo du Latinoamerikan barrena, ea berriz etortzen zaion abestiak egiteko bokazioa eta droga mendekotasuna gainditzen duen. Han Don Carlos ezagutuko du, zahar bat, folklore abesti ugari egindakoa, oso bizimodu apala daramana eta bere kideei musika erakusteko ametsean jarraitzen duena. Oso topaketa emankorra izango da Mauriciorentzat, eta interpretazio eta bizipen ikaskuntza baten abiaburua.


Zaragozako hiri giro europarrak eta Argentinako Santiago del Esteroko naturak kontrastea egiten dute. Chacarera zoragarriak eta rocka. Eta dunbala maisutasun harrigarriz jotzen duen haurra.

2546 SAIOA - 2025/01/14

La estrella azul · Espainia/Argentina · 2023 · 118 min

Zuz.: Javier Macipe · G.: Javier Macipe · Mus.: Alicia Morote · Arg.: Rui Poças, Álvaro Medina · Akt.: Pepe Lorente, Cuti Carabajal, Mariela Carabajal, Bruna Cusi, Marc Rodríguez

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia logo
Ayuntamiento Bilbao logo
bottom of page