top of page
Image-empty-state.png

La chimera

Gonb.: Kristina Zorita


Zinemaldietan ospe handia duen filma. Hainbat saritarako hautagai izendatu dute: Cannes 2023ko Urrezko Palma, SEMINCI Zilarrezko Galburua, David Donatelloren 13 izendapen, eta abar.


Sakratuaz eta profanoaz hitz egiten digu, aztarnategi arkeologikoetako lapurren istorio baten bidez. Lapur horien kimera ezer egin gabe aberats egitea da, eta beren patuak elkartu egiten dira. Arthur ingelesaren ustez, bere kimerak Benjaminaren antza dauka, galdu zuen emakumearena. Arthur prest dago hura aurkitzeko Haratagoko atea gurutzatzeko.


Etruriarren kulturari buruzko aipamenak daude, eta kultura hartan emakumeak gizonen pare zeuden. Horrek, zentzu askotan, ukitu feminista ematen dio kontakizunari.


Filma hau oso zaila da sailkatzen; errealismoaren eta errealismo magikoaren artean dago.Hainbat formatutan filmatuta dago, eta horrek pikaresko eta onirikoaren arteko trantsizioari laguntzen dio.

2533 SAIOA - 2024/10/01

La quimera / La chimera · Italia/Francia/Suiza · 2023 · 130 min

Zuz.: Alice Rohrwacher · G.: Alice Rohrwacher, Carmela Covino, Marco Pettenello · Arg.: HélèneLouvart · Akt.: Josh O'Connor, Alba Rohrwacher, Isabella Rossellini, Carol Duarte, Vincenzo Nemolato, Milutin Dapčević

bottom of page