top of page
Image-empty-state.png

La cérémonie

Frantziak Bilbon duen kontsuletxearekin lankidetzan egindako saioa


Claude Chabrol (París, 1930‐2010) misterioaren maisu paregabea dela erakutsi du 1958an bere opera prima estreinatu zuenetik: “El bello Sergio” (“Le beau Serge”). Ez zen hasiera txarra. Cahiers du cinéma aldizkarian idazten hasi zen lehenik, Jean-Luc Godard, Jacques Rivette, François Truffaut eta Eric Rohmer lagun eta zuzendariekin batera. Gazte hauek zazpigarren artea berrasmatu zuten, konbentzioak apurtu zituzten, eta nahi adina esperimentatu ahal izan zuten.


1959an bere bigarren filma idatzi eta zuzendu zuen: “Los primos” (“Les cousins”), eta Berlinen Urrezko Hartza irabazi zuen. Handik aurrera makina bat lan burutu ditu gaur arte, eta hauexek dira aipagarrienak: “La mujer infiel” (“La femme infidèle”, 1969), “El carnicero” (“Le Boucher”, 1970), “Un asunto de mujeres” (“Une affaire de femmes”, 1988), “No va más” (“Rien ne va plus”, 1997) edo gaur aurkezten dugun pelikula.

2050 SAIOA - 2011/2/1 

LA CÉRÉMONIE · Frantzia · 1995 · 108 min. 

Zuzendaritza: Claude Chabrol · Gidoia: Claude Chabrol y Caroline Eliacheff, Ruth Rendell-en nobela batean oinarrituta · Argazkia: Bernard Zitzermann · Aktoreak: Isabelle Huppert, Sandrine Bonnaire, Jacqueline Bisset, Virginie Ledoyen, Jean-Pierre Cassel

bottom of page