La belle personne
Manoel de Oliveira (“La carta”, 1999) eta Andrzej Zulawski (“La fidelité”, 2000) zegoeneko hurbilduak ziren XVII. Mendean Madame Lafayettek idatzitako “Clèves printsesara”. Chrisophe Honorék gure egunetara eramaten du elaberria eta bere protagonistak, Pariseko lizeo bateko ikasle bihurtu ditu, kitzikatzailea bezain adimentsua den ariketa baten bidez. Nahi eta maitasun ezaren artean bizi diren iratxo erromantiko bihurtuta, ikasle eta irakasleak makurtu egiten dira Cahiers du Cinémaren tradizio zorotzean sortutako zinemagilearen agindupean. Honorék ez du olerkigintza bortxatzen plastikaren bidez, aire naturalista, hiritar eta soila, baizik eta hura musika eta aktoreetatik sortzen dela, filmaren benetako euskarri sentikorra.
2045 SAIOA - 2010/12/21
LA BELLE PERSONNE · Frantzia · 2008 · 90 min.
Zuzendaritza: Christophe Honoré · Gidoia: Christophe Honoré eta Gilles Taurand · Argazkia: Laurent Brunet · Muntaketa: Chantal Hymans · Ekoizpena: Arte France eta Scarlett Production · Aktoreak: Louis Garrel, Léa Seydoux, Grégoire Leprince-Ringuet, Esteban Carvajal-Alegria, Simon Truxillo Agathe Bonitzer, Anaïs Demoustier.