L'heure d'été
Olivier Assayas frantziar zuzendariak, erregistro erabat ezberdin bat aurkezten digu bere azken film honetan. Xume eta gogoetatsu samarra, berraurkitze istorio honek biraketa garrantzitsua suposatzen du bere aurreneko filmen estilo bizi, kultur-anitz eta modernoan.
Ama hiltzerakoan, hiru anai-arreba oso desberdinak elkartzen dira aspaldiko haurtzaro etxean, euren ondasunen kargu egiteko. Ondasun hauek, XIX. mendeko aparteko arte bilduma dira. Baina famili irudi hutsal hau itxurazkoa baizik ez da. Istorio “txiki” honen atzean beste istorio mehe eta adierazgarritsuagoak azaltzen dira eta hauek, era samur eta bikain batean, denbora, objektu eta lekuei buruz gogoeta egiteko aukera ematen digute.
1998 SAIOA - 2009/10/20
L'HEURE D'ÉTÉ · Frantzia · 2008 · 103 min.
Zuzendaritza: Olivier Assayas · Gidoia: Olivier Assayas · Argazkia: Eric Gautier · Muntaketa: Luc Barnier · Ekoizpena: MK2 Productions, Canal+, Région Ile-de-France · Aktoreak: Juliette Binoche, Charles Berling, Jérémie Renier, Edith Scob, Dominique Reymond.