Kona fer í strid
Mugari gabeko ekonomilari-rekin elkarlanean saioa
Gonb.: Yolanda Oquelí (Ekonomistak)
Berrogeita hamar urteko kantu irakasle batek gerra deklaratua dio ingurua kutsatzen ari den bertako aluminio industriari, eta horrek arrisku garrantzitsuak hartzera eramango du. Baina eskutitz bat iristen zaio, eta haur bat adopzioan hartzeko aukera proposatzen diote; horrek gauzak alda ditzake.
Tonu atsegina eta narratiba arina erabiltzen ditu hasiera batean berritzailea ez den istorio bat kontatzeko, baina, aldi berean, natura zaintzearen eta feminismoaren aldeko arrazoibide eraginkorra da.
Istorio txikia, pertsonaia erakargarri eta poliedrikoak dituena, haien idealen bila dabiltzanak eta unean uneko arazoei aurre egiten dietenak: klima aldaketa, botere politikoa, feminismoa, ekologismoa, bidezko aktibismoa...
Rol protagonistaren antzezpen zoragarria egiten du Halldora Geirhardsdóttir aktoreak, eta, musikaren trataera berezia dago istorio osoan.
2382 SAIOA - 2020/3/10
KONA FER Í STRID · Islandia/Ucrania/Frantzia · 2018 · 101 min.
Zuz.: Benedikt Erlingsson · G.: Ólafur Egilsson, Benedikt Erlingsson · Arg.: Bergsteinn Björgúlfsson · Akt.: Halldóra Geirharosdóttir, Jóhann Siguroarson, Juan Camilo Roman Estrada, Jörundur Ragnarsson