top of page
Image-empty-state.png

Kauwboy

ZINEBI55 2013


Gonb.: Borja Cobeaga, zinema zuzendaria


Jojok 10 urte ditu, eta aitarekin bizi da. Lan kontuengatik ia beti kanpoan dago haren aita. Bestalde, Jojok dioenez, bere ama country abeslaria da; ez du ia ezagutzen, kanpoan dagoelako beti, AEBetan, biran. Aitak asko maite du mutikoa, baina emaztearen faltak arranguraz betetzen du, eta zailtasunak ditu semearengana sentitzen duen maitasun hori adierazteko. Semeak, berriz, aitak eta amak utzitako hutsunea betetzeko modua bilatuko du etengabe. Batetik, inoiz erantzunik jasotzen ez duten telefono mezuak utziko dizkio mari, eta sentitzen duen bakardadea ezkutatzen saiatuko da haietan. Bestetik, habiatik erori ostean basoan aurkitutako bele bat zaintzen hasiko da, berak inoiz jaso ez dituen maitasun keinuak eta zaintzak hari emanez. Nerabezaroan barneratzen hasia da Jojo, eta bere bidea zein den hautatu beharko du, horretarako gurasoen inolako laguntzarik jaso gabe.

2163 SAIOA - 2014/2/11 

KAUWBOY ∙ Holanda ∙ 2012 ∙ 81 min. 

Zuz.: Boudewijn Koole ∙ G.: Jolein Laarman eta Boudewijn Koole ∙ Arg.: Daniël Bouquet ∙ M.: Helge Slikker ∙ Eko.: Waterland Film & TV / NTR ∙ Akt.: Rick Lens, Loek Peters, Susan Radder, Cahit Ölmez, Ricky Koole

bottom of page