Jacquot de Nantes
Jacquot Demy hamabi urteko mutila da. Aitak bere garajea dauka eta ama ileapaintzailea da. Familia zoriontsu bizi da eta kantatzea eta filmak ikustea gustatzen zaie. Jacquot-i zinema izugarri gustatzen zaionez, kamera bat erosi du bere lehenengo film amateur burutzeko.
“Jacquot de Nantes” maitale batek beste bati egindako ordaina da, elkarlana izaten hasi zen eta omenaldi bihurtu zen, eta azkenean agur esateko era bat adierazi zuen. Film biografikoa, dokumental eta fikzioaren artekoa, zeinetan Agnes Vardak, alarguna eta Jacques Demyren laguna 30 urtean zehar, etsipenez oroitutako zinemagile frantsesaren haurtzaro eta nerabezaroan eta zinema eta musikalerako bokazioan zeharreko ibilbidea egiten duen.
2004 SAIOA - 2009/12/1
JACQUOT DE NANTES · Frantzia · 1991 · 90 min.
Zuzendaritza: Agnès Varda · Gidoia: Agnès Varda · Argazkia: Patrick Blossier, Agnès Godard eta Georges Strouvé · Muntaketa: Marie-Josée Audiard · Ekoizpena: Canal+, CNC, Ciné Damaris, La Sept Cinéma eta Sofiarp · Aktoreak: Philippe Maron, Edouard Joubeaud, Laurent Monnier, Brigitte De Villepoix, Daniel Dublet, Clément Delaroche, Rody Averty