top of page
Image-empty-state.png

Jûsan nin no shikaku

Publikoaren saria Veneziako Zinemaldian 2010


Naritsugu Jaun gazte odolzalearen botere hartzeak mehatxu bat suposatzen du Japonia feudalaren bakerako. Shogunaren anaia izateagaitik bakarrik, Naritsugu Jauna legearen gainetik dago, eta bere gogara erahil eta bortxatzen du. Naritsuguk eginiko sarraskiengaitik minduta, Doi Jaunak Shinzaemon Shimada samuraia deitzen du Naritsugurekin amaitzen lagundu diezaion. Samurai nobleak, Naritsuguren ankerkeriaz haserre, gogo onez onartzen du zeregin arriskutsua. Horretarako, samurai hautatu talde bat biltzen du, horien artean bere iloba Shinrokuro eta Hirayama ikaslea direlarik, eta elkarrekin, sarekada bat antolatzen dute Naritsugu harrapatzeko.


Naritsugu jarraigo batez babestuta doa horien buruan Hanbei hilgarri eta gogorra dagoelarik, bere arerio zaharrenetako bat.

2107 SAIOA - 2012/10/2 

JÛSAN NIN NO SHIKAKU · Japonia/Erresuma Batua ∙ 2010 ∙ 126 min. 

Zuz.: Takashi Miike ∙ G.: Daisuke Tengan; Shoichirou Ikemiyaren ideia batean oinarrituta ∙ Arg.: Nobuyasu Kita ∙ Mnt.: Kenji Yamashita ∙ M.: Kôji Endô ∙ Akt.: Kôji Yashuko, Takayuki Yamada, Gorô Inagaki, Yûsuke Iseya

bottom of page