top of page
Image-empty-state.png

Ixcanul

Bilbon estreinaldia


María, 17 urteko gazte kaqchikel, gurasoek bizi eta lan egiten duten finkako langileburuarekin ezkontzera behartuko dute. Guatemalako nekazalgo giroko drama sakona, non klasismoak, superstizioak eta akulturazioak bereak egiten dituzte. María gazteak ez daki zer egin bizitzak eskaintzen dizkion proba eta trabekin, gurasoengandik jasotako bizitza tradizional latzarekin jarraitu, edota ezer dakien sumendi atzean dagoen bizimodura salto egin. Planoen edertasunek, istorio latz eta dramatikoarekin kontrastatzen dute, bizimoduaren deskripzio bisual hunkigarriak erakutsiz. Jayro Bustamante (1977), zuzendari guatemaltar gaztearen lehenengo luzemetraia da. Guatemalan, Parisen eta Erroman ikasi eta gero, taxuz eta sentsibilitatez zuzendu du lan bitxi hau. Aktore ez profesionalak erabiliko ditu eta maia hizkuntzaz egindako lehen filma da.

2292 SAIOA - 2017/10/10 

IXCANUL ∙ Guatemala ∙ 2015 ∙ 100 min. 

Zuz.: Jayro Bustamante ∙ G.: Jayro Bustamante · Arg.: Luis Armando Arteaga · Mnt.: Cesar Diaz · M.: Pascual Reyes · Eko.: La Casa de Production / Tu Vas Voir Productions · Akt.: María Mercedes Coroy, Marvin Coroy, Manuel Manuel Antún, María Telón, Justo Lorenzo

bottom of page