Independencia
UPV/EHU eta BizBAK (Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura) elkarteekin batera egindako Saila, «Filipinetako Zinema Berriari buruzko Saila-ren barruan».
Emanaldia UPV-EHUko Ospakizun Aretoan (Abandoibarra).
Raya Martin 1984an jaio zen, Manilan. Filipinetako Zinema Institutuan graduatu zen, 2005ean. Gidoilari eta dokumentalgile gisa egin du lan tokiko telebista katean, idatzizko prentsan, irratian eta online aldizkarietan. Canneseko Cinéfondation Résidence egoitzan onartu duten lehen filipinar zuzendaria izan da. Orain arte, zortzi film luze eta zenbait film labur zuzendu ditu, horien artean “Short Film About the Indio Nacional” eta “Autohystoria”. Bere lanaren atzera begirakoak egin dituzte Parisen, Buenos Airesen, Mexiko Hirian eta Las Palmasen.
Martinen “Now Showing” filma 2008ko Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldian izan zen. Bestalde, egin dituen azken lanak, “Independencia” eta “Manila”, 2009ko Canneseko zinema jaialdian parte hartzeko hautatu zituzten.
2097 SAIOA - 2012/4/19
INDEPENDENCIA · Filipinak/Frantzia/Holanda/Alemania ∙ 2009 ∙ 77 min.
Zuz.: Raya Martin ∙ G.: Raya Martin eta Ramón Sarmiento ∙ Arg.: Jeanne Laopirie ∙ Mnt.: Jay Halili ∙ M.: Lutgardo Labad ∙ Eko.: Atopic Films, Arte France Cinéma eta Razor Films ∙ Akt.: Sid Lucero, Alessandra de Rossi, Tetchie Agbayani, Mika Aguilos