Imburnal
UPV/EHU eta BizBAK (Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura) elkarteekin batera egindako Saila, «Filipinetako Zinema Berriari buruzko Saila-ren barruan».
Emanaldia UPV-EHUko Ospakizun Aretoan (Abandoibarra). Aurkezpena Juan Guardiola Sailaren arduradunaren kontu izango da.
«“Imburnal” filmean funtsa eta itxura bat datoz errotik irauten duen hiru ordu eta erdian. Zalantzarik geratzen bazen, kontakizuna erdialdean-edo eteten da urtze beltz batez, ia hamar minutuko musikak lagunduta. Gero guztiak aurrera egiten du, bizitzan bezala. Sherad Anthony Sanchez-en proposamenak nerabe talde baten erretratoa berpiztu eta mugatu egiten du. Zuzendariak, bere kamera eskuan, Davao-ko guneak “ez-espazio” bihurtzen ditu, mamu geografia ederra duen leku, zeinetatik etorkizunik gabeko pertsonaiak noraezean dabiltzan eta zeini ez naien aukerarik ematen milioidunak direla amets egiteko. Hauxe da errealitatearen ispilu, zeinetan ez daukan lekurik Danny Boylle-k eman zuen pobreziari buruzko ikuspegi gozoa, Indiarako egin zuen bidaian eta Oskar saria irabazi zuena. Filma urrunetik behatutako kontakizun txikiez osatua dago eta josita daude bi umeren trebetasunaren ondorioz, zein, helduak bezala, halabehar tragiko berberera kondenatuak dauden. “Ez gara beldur errealitatea erakusteko. hauxe da artea”, dio bere zuzendariak. Eta aurreiritzi eza hori agerian geratzen da bai sekuentzia-planoen iraupen luzean, bai beroietan ikusi eta entzuten den horretan. Edertasun bitxiaren irudiak dira eta lausotu egiten dira elkarrizketen izugarrikeriaz –batez ere, sexuari buruzkoak– eta mugimenduan dagoen batbateko argazki suntsigarrian dagoen bortizkeria dela-eta. Planteamendu horrek ekarri zuen berekin “Imburnal”, bere kalifikazioaren ondorioz, baztertua geratuko zela arte aretoetan eta nazioarteko zinemaldietan. Baina, jakina, bizirik dagoen artea ez dago arriskuetatik salbuetsirik».
(Fernando Bernalen aurkezpenetik hartua)
2099 SAIOA - 2012/4/27
IMBURNAL · Filipinas ∙ 2008 ∙ 215 min.
Zuz.: Sherad Anthony Sanchez ∙ G.: Sherad Anthony Sanchez ∙ Arg.: Joel Geolamen, Mark Limbaga, Jose Bagane Fiola eta John Torres ∙ M.: Eric Gancio ∙ Eko.: Sherad Anthony Sanchez eta Ronald Arguelles ∙ Akt.: Jelieta Mariveles-Ruca, Brian Monterola, Allen Lumanog