top of page
Image-empty-state.png

Ilargi guztiak

X. Aitzol Aramaio saioa


+ KORTeN! Harria eta Bidea. Paula Gomez-Aitane Goñi Landa . EH, 2021, 14’. Dok


Gonb: Haizea Carneros, Nitya Lopez. Paula Gomez, Aitane Goñi Landa


1876. urtea, karlistaldiaren amaiera. Basoan bizi den emakume misteriotsu batek neska bat askatzen du umezurztegitik. Neska zauritua dago, eta hiltzear dagoela sumatzen du, baina, egun berriarekin esnatzen denean, ikusiko du emakumeak hilezkortasunaren dohaina eman diola lagun egitearen truk. Ezin konta ahala ilargialdi pasatuko ditu bere haurtzaroan zerratuta, gizon xume batek askatu eta etxean hartzen duen arte.


Argumentuak beste batzuk dakartza gogora, baina filmak nortasun propioa du, fantasiazko fabularen irarmarka dauka euskal mitologian, paisaian eta hizkuntzan hariztatua, eta era askotako gaiak lantzen ditu, hala nola hiltzeko beldurra, seme-alabenganako maitasuna eta anaien arteko gerra.


Haizea Carneros neskatoaren interpretazio bikaina, zeinaren irudia film osoan ageri baita.

2456 SAIOA - 2022/4/19 

ILARGI GUZTIAK · Euskal Herria/Frantzia · 2021 · 102 m. 

Zuz.: Igor Legarreta · G.: Igor Legarreta, Jon Sagalá · Arg.: Imanol Nabea · Mus.: Pascal Gaigne · Akt.: Haizea Carneros, Itziar Ituño, Zorion Eguileor, Josean Bengoetxea, Ane Biain, Lier Quesada, Elena Uriz, Miriam del Prado, Maite Sáez de Vicuña, Justi Larrinaga, Andere Garabieta, Iraia Serrano, June Larrañaga

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page