Il grido
Saio berezia “Itxi ahoa”, Toni Garzón Abaden “Cállate la boca” izeneko liburuaren aurkezpenarekin Begirada eta garrasia.
Lo Sguardo di Michelangelo (2004) filmarekin, ordu laurden zoragarri batean, Antonionik lortzen badu gailurrik gorena zinemaren Olinpoan, Il Grido (1957) filmarekin bere ibilbide zinematografikoan inflesio puntua lortu zuen. Hasieratik, Crónica d´un amore (1950) pelikulatik aurrera, Ferrarako zuzendari honek hitza erabiltzen bazuen bere lengoaia zinematografikoaren oinarri, Il Grido filmatik aurrera, bere zinea isiltasunez eta hilda dauden denboraz estaltzen joango da. Ezer gertatzen ez den denbora hutsak, baina dena gertatzen da!
Hau da Michelangelo Antonionik jarriko digun erronka bere pantaila bikainetik: isiltasuna entzuten ikasi, bizitza benetan ikusi ahal izateko.
Eta poliki-poliki garamatzan segundu horietan istorioa topatuko dugu, Aldorena... edo begirada batena.
2272 SAIOA - 2017/2/28
IL GRIDO ∙ Italia ∙ 1957 ∙ 116 min.
Zuz.: Michelangelo Antonioni ∙ G.: Michelangelo Antonioni · Arg.: Gianni Di Venanzo · M.: Giovanni Fusco · Eko.: SpA Cinematografica / Robert Alexander Productions · Akt.: Steve Cochran, Alida Valli, Betsy Blair, Gabriella Pallotta , Dorian Gray, Lynn Shaw, Mirna Girardi