top of page
Image-empty-state.png

Il capitale umano

«Mugarik gabeko Ekonomilariak» eta «Ekonomisten Euskal Elkargoa»-rekin elkarlanean emanaldia


“Il capitale humano” Paolo Virziren azken filma da, Stephen Amidon-en “Human capital” eleberriaren egokitzapen librean oinarritua.


2010eko Gabon gaua da, kotxe batek txirrindulari baten kontra talka egin eta alde egiten du zauritua bertan utzita. Zuzendariak tragedia honekin gaur egungo gizartearen kritika zorrotza egiten du. Pertsonai desberdinen erreakzio anitzen behaketa fina egin ondoren, gizakion balore moral eta etikoen irudikapena eta disekzioa gordintasun guztiarekin aurkezten du.


Lau ekitalditan banatuta dago. Bakoitzak errealitate desberdina islatzen du. Lauak ondo antolaturik daude, Virzi-k nahi duen tokira ikuslea eramateko.

2239 SAIOA - 2016/3/8 

IL CAPITALE UMANO · Italia/Frantzia · 2014 · 109 min. 

Zuz.: Paolo Virzi · G.: Paolo Virzi / Francesco Bruni / Francesco Piccolo, Stephen Amidon-en eleberrian oinarritua · Arg.: Jérôme Alméras / Simon Beaufils · Eko.: Indiana Production Company · Akt.: Valeria Bruni Tedeschi, Fabrizio Bentivoglio, Valeria Golino

bottom of page