top of page
Image-empty-state.png

I vitelloni

+KORTeN! El palacio de las pipas, Beatriz Velilla-Hernán Cabo            EH, 2020, 12’. Fik


Gonb: Beatriz Velilla (zuz), Aitor Arenas (BANATU)


Maisu handiaren aurreneko lan arrakastatsua; Veneziako Zilarrezko Lehoia irabazi zuen, eta gidoi original onenaren Oskarrerako izendatu zuten.


Horren aurretik, Lunes de Variedades egin zuen, Alberto Lattuadarekin, eta El Jeque Blanco, biak ere arrakastarik izan ez zutenak. Felliniren hitzetan: "Los Inútiles-ek ez balu arrakastarik izan, uste dut nire zuzendari ibilbidea bertan amaituko zela... Nire film kopurua 2 ½-an geldituko zen”.


Zuzendariaren jaioterriko oroitzapenetan oinarritzen da filma, Rimnikoetan, 17 urtetan hura utzi eta Erromara joan baitzen. Herrian ezagutu zituen neska-mutiletan inspiratua dago, bera baino zertxobait helduagoak, noraezean dabiltzan gazteak, gaur egun "nini" esango geniekeenak.


Dagoeneko ikusten dira bere zinemaren ezaugarri bereizgarriak, nahiz eta barrokismoa eta onirismoa ez diren ageri ondoko lanetan bezain argi, baina bai pertsonaienganako maitasun eta kritika nahaste bat.

2440 SAIOA - 2021/11/30 

I VITELLONI · Italia · 1953 · 101 m. 

Zuz.: Federico Fellini · G.: Federico Fellini, Tullio Pinelli, Ennio Flaiano · Arg.: Otello Martelli (B/N) · Mus.: Nino Rota · Akt.: Alberto Sordi, Franco Fabrizi, Franco Interlenghi, Leopoldo Trieste, Leonora Ruffo, Lida Baarova

bottom of page