top of page
Image-empty-state.png

Hytti nro 6

+70. Urteurrena Jardunaldia. Eszena: Los críticos, Gorka Aginagalde, Iñigo Salinero,…


Gonb.: Iñigo Salinero, Gorka Aginagalde


Unibertsitateko finlandiar ikasle gazte batek Errusiara bidaiatzen du eta Moskutik Murmanskeko aztarnategirantz egingo du. Trena hartu eta 6. bagoian jarriko da neska, errusiar mehatzari zakar batekin. Bidaia fisiko baten kontakizuna abiatuko da, bi muturretan dauden bi pertsona elkar ezagutzen hasiko baitira.


Istorioak ezezagunarenganako beldurra planteatzen du, nola eragozten duen lurralde eta jende berriak aurkitzea. Ikuslea adi dauka zer gertatuko, eta melodramara iritsi gabe hunkitzen du. 1.600 kilometro dira, eta bidean haizeteak, elur erauntsiak eta toki latzak ikusiko dituzte.


Interpretazio aipagarriak; elkar ezagutzea gertagaitza den bezain zoragarria izan daitekeela transmititzen dute. Irudi erakargarriak, naturan barrena doan tren batean.


Oso harrera ona izan du filmak jaialdietan, eta izendapen ugari izan ditu: Urrezko Globoa, Cannesko Zinemaldia (Epaimahaiaren ex aequo saria), Valladolideko Zinemaldia, Cesar sariak...

2496 SAIOA - 30/05/2023

Hytti nro 6 · Finlandia/Alemania/Estonia/Errusia · 2021 · 107 min

Zuz.: JuhoKuosmanen · G.: Andris Feldmanis, Juho Kuosmanen, Livia Ulman (Nob: Rosa Liksom) · Arg.: Jani-Petteri Passi · Akt.: Seidi Haarla, Yuriy Borisov, Dinara Drukarova, Vladimir Lysenko, Galina Petrova, Dmitriy Belenikhin, Yuliya Aug, Tomi Alatalo, Nadezhda Kulakova, Polina Aug

bottom of page