História de la meva mort
Urrezko Lehoinabarra Saria Locarnoko Zinemaldian
Gonb.: Albert Serra, zinema zuzendaria
Honor de cavalleria (2006), bere bigarren lanak, Cannesen aurkezteko zortea eduki zuen lehenik eta Viennalen kritikaren FIPRESCI saria eskuratu zuen. Horrez gain, Cahiers du Cinémaaldizkariko profesionalek urteko pelikularik onenen artean sailkatu zuten Serraren lana eta Frantziako prentsak arreta berezia eskaini zion. Bere pelikuletan agertzen direnak ez dira aktoreak, Robert Bressonek eta errealismo berriko italiarrek egin zuten moduan, pertsona arruntak kontratatu ditu Serrak. Samuel Beckett-ek egindako antzerki absurdoaren eragina nabarmena da eta zinema mutuko plano luze eta finkoak ere atsegin ditu. Grabatzerako unean inprobisazioa da bere tresnarik gogokoena jazz musikaria bailitzan. Aleksandr Sokurov, Ulrich Seidl, Hong Sang-soo eta Shinji Aoyama jarraitzen ditu… Normalean bere moduko autoreek kritikaren oniritzia jasotzen dute, baina publikoari dagokionez, ez dira oso maitatuak. Eta gure zineklubean?
2164 SAIOA - 2014/2/18
HISTÒRIA DE LA MEVA MORT ∙ Espainia ∙ 2013 ∙ 148 min.
Zuz.: Albert Serra ∙ G.: Albert Serra ∙ Arg.: Jimmy Gimferrer / Àngel Martín / Artur Tort ∙ M.: Ferran Font / Enric Juncà / Joe Robinson / Marc Verdaguer ∙ Prd Andergraun Films / Televisió de Catalunya / Capricci Films ∙ Akt.: Vicenç Altaió, Eliseu Huertas, Lluís Serrat, Montse Triola, Noèlia Rodenas