top of page
Image-empty-state.png

Hil kanpaiak

IX. Aitzol Aramaio saioa


Gonb.: Imanol Rayo (zuz), Joanes Urkixo (gid)


Miren Gorrotxategiren 33 ezkil eleberriaren egokitzapena. Garizmendi baserriaren inguruetan eskeleto lurperatu bat azaldu da. Zer egin ez dakiela, Fermin Araiak eta haren emazte Karmenek Nestor semeari deituko  diote, eta kontu horretaz arduratzeko etorriko da. Biharamunean, Fermin  ez da ageri, eta Nestorrek ikusiko du hezurrak ere desagertu direla. Deituta, Kriminologia arloko ikertzaileak azalduko dira, eta interes berezia erakutsiko dute kasuarekin. Baserrian daudelarik, han hurbileko ermita bat hil kanpaiak jotzen hasiko da.


Sekuentziak bata bestearen atzetik doaz, familiako istorio beltz baten bueltan, eta guk piezak lotu egin beharko ditugu. Bitartean, oiloek batere asaldatu gabe ikusten dute dena.

Irudi ederrak, baina batez ere hunkigarriak eta zirraragarriak. Antzezpen bikainak. Film txiki honetan, elementu guztiek eratzen dute halako atmosfera bat, istorioarekin eta transmititu nahi den horrekin bat datorrena.

2423 SAIOA - 2021/4/27 

HIL KANPAIAK · Euskal Herria · 2020 · 95 m. 

Zuz.: Imanol Rayo · G.: Joanes Urkixo · Arg.: Javier Agirre Erauso · Mus.: Fernando Velázquez Akt.: Itziar Ituño, Eneko Sagardoy, Yon González, Asier Hernández, Iñigo Aranburu, Josean Bengoetxea, Itsaso Arana, Dorleta Urretabizkaia, Kandido Uranga, Andrés Gertrudix, Patricia López Arnaiz

bottom of page