Hai shang chuan qi
Txinako Shanghai hiriaren historia eta bilakaeraren inguruko dokumentala.
Shanghaira, garapen azkarreko metropoli batera, portu-jarduera handiko hiri batera, era guztietako pertsonak iristen dira: iraultzaileak, kapitalistak, politikariak, soldaduak, artistak eta mafiosoak. Iraultzak, hilketak eta maitasun istorioak ere ikusi ditu. 1949an komunista txinatarrek irabazi ondoren, hiriko milaka biztanle Hong Kong eta Taiwanera joan ziren.
Handik irteteak esan nahi zuen etxetik alde egin behar zutela, senideak banandu behar zituztela; baina geratzeak esan nahi zuen Iraultza Kulturalaren eta beste hondamendi batzuen ondorioak nozitu behar zirela. Aurreko lanetan bezala, zuzendari txinatarrak bere herrialdeak azken hamarkadetan jasan duen industrializazio-prozesuaren ondorioetan sakontzen jarraitzen du. Benetako testigantzen bidez, Zhang-Ke-k Shangai hiriaren historia berreraikitzen du, prozesu honen metafora, orain mundu osoaren jomugan dagoena.
2176 SAIOA - 2014/5/20
HAI SHANG CHUAN QI ∙ Txina ∙ 2010 ∙ 125 min.
Zuz.: Jia Zhangke ∙ G.: Jia Zhangke ∙ Arg.: Nelson Yu Lik-wai ∙ M.: Giong Li · Eko.: Shanghai Film Group Corporation / Xingyi Shijie / Xstream Films / Yiming International Media Productions ∙ Akt.: Dokumentala