top of page
Image-empty-state.png

Futatsume no mado (Still The water)

Bilbon aurrestreinaldia Multicines aretoetan bakarrik bazkideentzat


Japoniako Amami-Oshima uharte subtropikalean, naturaren inguruko tradizioak betierekoak dira. Abuztuko hilabeteko dantza tradizionalen gauean, Kaitok, 16 urteko gazteak, gorpu bat itsasoan flotatzen ikusiko du. Bere lagun Kyoko aurkikuntza misteriotsu hori argitzen laguntzen saiatuko da. Elkarrekin, Kaitok eta Kyokok, bizitzaren, heriotzaren eta maitasunaren ziklo elkarlotuak esperimentatuz, heldu izaten ikasiko dute.


Naomi Kawase Cannesko zinema-jaialdiko Urrezko Kameraren irabazle gazteena izan zen, Suzaku izeneko lehen film luzearekin (1997). Hamar urte geroago, Cannesera itzuli zen, Mogari no mori filmarekin (2007, Fas zineklubean ikusita 2008. urtean; urte berean Kawaseren Shara pelikula ere ikusi genuen) eta Epaimahaiaren Sari Berezia lortu zuen. Still the Water 2014ko Cannesko zinema-jaialdian lehiatu zen.

2207 SAIOA - 2015/4/8 

FUTATSUME NO MADO (STILL THE WATER) ∙ Japonia ∙ 1983 ∙ 121 min. 

Zuz.: Naomi Kawase ∙ G.: Naomi Kawase ∙ Arg.: Yutaka Yamazaki ∙ M.: Hasiken ∙ Eko.: Kumie ∙ Akt.: Nijiro Murakami, Jun Yoshinaga, Makiko Watanabe, Hideo Sakaki, Tetta Sugimoto

bottom of page