top of page
Image-empty-state.png

Frantziako aitzindariak, Alice Guy / Germaine Dulac

Zinema mutua zuzeneko musikarekin saioa: Josetxo Fdez. de Ortega (piano)


[H]emen-ekin eta Frantziako Institutoa-rekin elkarlanean saioa


Gonb: Sara Mauleón, Margot Le Peltier


Alice Guy-Blaché-ren (1873-1968) 13 lan ikusiko ditugu, 1898 eta 1907 bitartean eginak, 1’-tik 10’-ra iraupena: Chez le magnétiseur, Chirurgie fin de siècle, Chez le photographe, edo Le billet de banque, besteak beste. Zinemaren historiako fikziozko lehen zinemagilearen mundua osatzen duten lanak. Berak Léon Gaumont (asmatzailea eta industrialaria. 1864-1946) bera iradoki zuen ikusmira bizidun sinpleak utzi eta gidoidun istorio txikiak filmatzea. Gainera, filmatzeko baimena ere ematen zaio, gizonentzat baino ez zena. Gidoiak eta zuzendaritza artistikoa ere egingo ditu. Blaché abizena 1907an ezkondu zen Herbert Blaché kameralariarengandik dator, eta urte horretatik aurrera Estatu Batuetara emigratzen dute.


Germaine Dulac (1882-1942), zuzendaria, kazetaria eta zinema kritikaria. 1906an ezkondu zen Louis-Albert Dulac-ekin (haren abizena hartu zuen). Irène Hillel-Erlanger idazlearekin batera sortu zuen DH Films, eta Irèneren gidoiekin hasi zen zuzentzen 1915ean, 1934ra arte. La souriante Madame Beudet (1923) lanean ere gidoia egin zuen.

Tintontzian geratzen zaizkigu: Musidora(aktorea eta zuzendaria. 1889-1957), Marie-Louise Iribe (aktorea, zuzendaria eta ekoizlea. 1894-1934) edo Nicole Védrès (idazlea, kazetaria, gidoilaria eta zuzendaria. 1911-1965)... jarraituko du.

2532 SAIOA - 2024/06/18

‘Frantziako aitzindariak’ · Frantzia · 1898-1923 · 80 min

Zuz.: Alice Guy / Germaine Dulac · Arg.: Alice Guy (Z/B) / Maurice Forster, Paul Parguel (Z/B) · Akt.: ------ / Germaine Demoz, Alexandre Arquillière,…

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page