top of page
Image-empty-state.png

First Cow

Gonb.: Jorge Barrio (zinema zuzendari eta irakaslea)


Western bat da, generoarenak diren ikonografia batzuk aparte uzten dituena; film minimalista eta pausatua, lasaia, polito egina eta hunkigarria. Nobela batean oinarritzen da, eta egileak berak parte hartu du gidoian.


Bi gizon onberaren istorioa kontatzen du lurralde zital batean, eta ikusleak haien abenturaren parte bihurtuko dira: XIX. mendeko 20ko hamarkada, Oregon: sukaldari bat lanean ari da ehiztari espedizio batentzat, eta jazarria den txinatar bat topatuko du kasualitatez; besteari laguntzearen eta bizirik irauteko borrokaren poderioz adiskidetasun sendoa sortuko da. Gorabehera pertsonalez gain, filmak erakusten du nolakoa zen aitzindarien eta ekintzaileen mundu hura.


Argazki onak, interpretazio neurritsuak eta gidoi ona.


Aipatzekoa da musika, isiltasuna konbinatzen baitu soinu originalarekin; kontakizunaren une jakinetan sentimenduak nabarmentzen ditu.

2437 SAIOA - 2021/11/9 

FIRST COW · AEB · 2019 · 121 m. 

Zuz.: Kelly Reichardt · G.: Kelly Reichardt, Jonathan Raymond (Novela/Eleberri) · Arg.: Christopher Blauvelt · Mus.: William Tyler · Akt.: John Magaro, Orion Lee, Toby Jones, Ewen Bremner, Scott Shepherd, Gary Farmer, Lily Gladstone, Alia Shawkat, John Keating, Dylan Smith, Jared Kasowski, Rene Auberjonois

bottom of page