top of page
Image-empty-state.png

Fellini's 8 1/2

Federico Fellini-ri omenaldia saio berezia


Aurkezpena: Manu Paja, Fas Zineklubeko bazkide eta lehendakariorde ohia


Oscar 1963 Atzerriko film onenari


“Otto e mezzo” pelikulak, zineman adituak direnen esanetan, Felliniren lan guztiak batzen ditu. Sormen blokeoa duen zuzendari batek (Mastroianni) egin nahi duen pelikula bati buruzko “metazine” ariketa bat da, zinema zinemaren barruan, hain zuzen. Atzerriko pelikula onenaren Oscar saria irabazi zuen Fellinik lan honekin.


Jenioa edo maisua batzuentzat, harroa edo itxuratia besteentzat, Federico Fellinik (1920-1993) sekula ez zuen ikuslea aspertu, eta horrek asko esan nahi du bere alde. Aurrekontu txikiekin ziharduen garaian, fantasiarako gerora izango zituen baliabideak, asmamen handiko xehetasunekin estali zituen, talentu aparta erakutsiz. Haren lana unibertsala zen sasoi hartan eta ontzat hartzen zen aho batez. Gero, bere heldutasun artistikoan, surrealismorantz jo zuen. Bere nabarmenkeria indartzeko gehiegikeriaren lengoaiaz baliatu zen, pelikulen ulermena baldintzatuz sarritan.

2236 SAIOA - 2016/2/16 

OTTO E MEZZO ∙ Italia · 1963 · 150 min. 

Zuz.: Federico Fellini · G.: Federico Fellini / Tullio Pinelli / Ennio Flaiano / Brunello Rondi · Arg.: Gianni Di Venanzo · Mnt.: Leo Catozzo · M.: Nino Rota · Akt.: Marcello Mastroianni, Claudia Cardinale, Anouk Aimée, Sandra Milo, Barbara Steele

bottom of page