El cuaderno de barro
Azken hogei urte pasatxoan, Miquel Barceló margolariak denboraldi luzeak eman ditu Afrikan. Han, termita eta eskorpioi artean margotzen ikasi zuen, beroak margolana lehortu eta haizeak oihalak eraman aurretik. Bandiagara itsaslabarren tontorrean, Barcelók eta Josef Nadj koreografoak Paso Doble ikuskizuna emango dute, eta Afrikako beren tailerraren sekretuak jakinaraziko dizkigute lehendabizikoz. Filmeko lantaldea Gogolí herrixkara iristen denean (Mali), bazterrak asaldatu eta herritarren jakin‐mina piztuko dute.
2094 SAIOA - 2012/3/30
EL CUADERNO DE BARRO · Espainia/Suitza ∙ 2011 ∙ 60 min.
Zuz.: Isaki Lacuesta ∙ G.: Isaki Lacuesta eta Isabel Campo ∙ Arg.: Diego Dussuel ∙ Mnt.: Domi Parra ∙ M.: Gerard Gil ∙ Eko.: Luisa Matienzo ∙ Akt.: Miquel Barceló, Josef Nadj, Amon Pegnere Dolo