top of page
Image-empty-state.png

El último fin de semana

Norberto Ramos del Val-en film proposamena, “El último fin de semana” thriller fantastikoa, independiente hitza duintzen duen zintetako bat da, kalifikazio hau arintasunez ematen zaizkie aurrekontu joria daukatenei. Kantabriako zinemagile honen filma aldarrikatzekoa da, zeren eta duen izaera apalaz gain, profesionaltasuna islatzen du, baliabideak kudeatzeko gaitasuna, aktore on multzo bat antolatzeko, eta giro ona sortzeko buru-dohaina. Horixe da film on batek eskaini behar duena, aurrekontua alde batera utzita.


“El último fin de semana” filmean bi pelikula daude elkarrekin. Azalekoa beldurrezko thriller bat da, nahiko eraginkorra, ikuslearen oroimenarekin jokatzen duena: neska lagun talde bat, desorekatzen duen gizonezko bat sartura, isolatzeko opor batzuetara bildaltzen dute, eta azkenean bekaitza, erantzuki eta frustraziora eramango dutenak.


Bigarren filma, bestea, egia zoragarria, gehienbat gune libre infinito horretan garatzen da zein gero eta gutxiagotan erabiltzen baita zineman, jokoz kanpokoa dena, ikusmenaren off-a, ikusleak bete/jarraitzen duena berez, zeren eta horixe baita irakurketaren eta hizkuntzaren logika.


Eta hau guztia azalduta dago filmean zientzia fikziozko paradoxa pulp ipun baten xalotasunez, umore handiz, liluratuagatiko gustuaz gutxieneko baliabide gutxi batzuetatik etekinak ateratzen dituena. Lan hau independentziaz haratago dago; undergraund dena aldarrikatzen duen lana da bizimodu giza (profesionala) baita “zuk zeuk egizu” punk-aren ispiritua ere. (”Do it yourself”). Bi aste, Kantabrian kokaturiko irudia, aktore eta talde konprometituak, horiek guztiek osatzen dute haize kontraren aurka doan taldea, gure zineman hain ez ohikoa dena, eta dagoeneko horrek bakarrik egiaztatzen du izana.

2091 SAIOA - 2012/3/13 

EL ÚLTIMO FIN DE SEMANA · Espainia · 2011 · 82 min. 

Zuzendaritza: Norberto Ramos del Val · Gidoia: Javier Sánchez Donate eta Norberto Ramos del Val · Argazkia: Norberto Ramos del Val · Muntaketa: Milenia Fiedler · Ekoizpena: Norberto Ramos del Val · Aktoreak: Irene Rubio, Alba Messa, Nacho Rubio, Silma López, Marian Aguilera, Javier Albalá

bottom of page