top of page
Image-empty-state.png

El último adiós de Bette Davis

+Flb: Regreso a Viridiana (D) ∙ Espainia ∙ 2011 ∙ 25 min ∙ Zuz.: Pedro González Bermúdez


Gonbidatuak: Pedro González Bermúdez, zuzendaria; Juan Zavala, gidoigilea, eta Javier Morales, ekoizlea


Zinemaldiaren mito beltzari jarraituz, Bette Davis Parisen hiltzen da, aktore-lan ibilbide osoari dagokion Donostia Saria (1989) jaso ondoren.


Bette Davis-en azken agurra, Gipuzkoako hiriburura egindako bisita hura maitasunez eta debozioz filmatua dagoen dokumentala da. Era berean mitikoa eta aparta izandako aktoreari omenaldi beroa egiten dio. Sei egunetako bisita hartan, beste ohizko antzezlana izango balitz, jendaurrean izan behar zituen agerraldi guztiak xehetasun osoz planifikatu zituen Maria Cristina luxuzko hoteleko logelan.


Dokumental honek adierazi nahi izan du sei egun hauetan bere inguruan ibilitako pertsonengan eragindako zirrara. Horrez gain, Bette Davis andereak zuen pertsonalitate indartsu eta erakargarria azalduta dago film honetan bere laguntzaile pertsonala izandakoaren eskutik, Kathryn Sermak.


Pedro González Bermúdez dokumental honen zuzendari eta gidoigilea da. Bere lanaren bikaintasuna aurkeztu zuen Regreso a Viridiana laburmetraiarekin, saritua izan baitzen Goya Sariarekin (laburmetrai dokumental hoberena, 2011), eta saio honetan ikusteko aukera izango duguna.

2215 SAIOA - 2015/6/2 

EL ÚLTIMO ADIÓS DE BETTE DAVIS ∙ Espainia ∙ 2014 ∙ 67 min. 

Zuz.: Pedro González Bermúdez ∙ G.: Pedro González Bermúdez eta Juan Zavala ∙ Arg.: Raúl Cadenas ∙ Mnt.: Pedro González Bermúdez ∙ M.: Guillermo Farré ∙ Eko.: Javier Morales eta Juan Zavala ∙ Akt Dokumentala

bottom of page