top of page
Image-empty-state.png

Eat That Question: Frank Zappa in His Own Words

Gonb.: Javier Agirre eta Manolo de la Fuente, Frank Zappa-n adituak eta Urko Olazabal, film laburraren zuzendaria


Thorsten Schütte zuzendari, gidoigile eta ekoizle alemaniarrak, ezohiko biografia bikaina aurkeztuko digu, Eat That Question: Frank Zappa in His Own Words filmarekin. Dokumental musikaletan espezializatua izan arren, hogei urte daramatza zinema munduan. Frank Zapparen film honekin Zabaltegi Tabakalera Saria eraman zuen azken Donostia Zinemaldian.


Frank Zappa (1940-1993), konpositorea, musikaria, bandako liderra, ekoizle autodidakta eta, gainera, librepentsalaria, hamalau urte zituela transkribatu zituen paper gainean Varèse-ren eraginpeko bere lehen konposizio abangoardistak. Hogeitaka urte izan zituen arte ez zen hasi hitzak idazten. 1966an, Freak Out! bere lehen diskoa (The Mothers of Invention-ekin batera) kaleratu, eta aurkako ahotsik erreferentziatuena bihurtu zen. Artxibo historikoetan oinarritzen den muntaketa trebe eta burutsu bati esker, Eat That Question: Frank Zappa in His Own Words ahoan bilorik izan ez zuen maisu honi buruzko ospakizun zirraragarria da.

2278 SAIOA - 2017/4/4 

EAT THAT QUESTION, FRANK ZAPPA IN HIS OWN WORDS ∙ Frantzia/Alemania ∙ 2016 ∙ 93 min. 

Zuz.: Thorsten Schütte ∙ G.: Thorsten Schütte · Mnt.: Willibald Wonneberger · Akt.: Frank Zappa, Angel, Steve Allen (Dokumentala)

bottom of page