Drive My Car
Saioa 19:15etan hasiko da.
Gonb.: Norberto Albóniga (Fas)
Dolualdian dela,YusukeKafuku aktore eta antzerki zuzendariak "Tío Vania" obra Hiroshimako jaialdian muntatzea onartzen du.
Hirian barrena mugitzeko, auto bat ipintzen diote txofer batekin (Misaki); ibilbidez ibilbide, elkarrizketa intimoak izango ditu emakumearekin, eta elkarri beren bizitzako nahigabeak eta orbanak kontatuko dizkiote. Autoa intimitaterako espazio bihurtzen da.
Murakamiren kontakizun batean inspiratuta dago gidoia, nahiz eta nahiko modu askean hartua dagoen, eta bi parte dauzka. Lehena protagonistaren eta emakumearen harremanean oinarritzen da; bigarrenak, berriz, Misakirekin duen harremana erakusten du.
Antzezlanaren eta entseguen kontakizunak modua ematen du trama nagusia elikatzen duten bigarren mailako pertsonaiak sartzeko.
Filmak sari asko jaso ditu, eta 2021ean lau Oscar saritarako izendatua izan zen.
2459 SAIOA - 2022/5/10
DRIVE MY CAR (Doraibu mai kâ) · Japonia · 2021 · 179 m.
Zuz.: Ryûsuke Hamaguchi · G.: Ryûsuke Hamaguchi, Takamasa Oe. Nov. Haruki Murakami · Arg.: Hidetoshi Shinomiya · Mus.: Eiko Ishibashi · Akt.: Hidetoshi Nishijima, Tôko Miura, Reika Kirishima, Sonia Yuan, Satoko Abe, Masaki Okada, Perry Dizon, Ahn Hwitae