top of page
Image-empty-state.png

Dorogie Tovarischie!

Gonb.: Alfonso Vallejo ( zinema rakaslea, Fas baskidea)


Sovietar Novotxerkasken, 1962an, SESB-ko gertakizunik ilunenetako bat jazo zen, 1992ra arte ezkutuan egon zena. Hornidura falta zela eta prezioen igoera zela, protesta egin zuten langileek, baina bortizki erreprimitu zituzten; eta, azkenean, 26 lagun hil eta ia ehun lagun zauritu zituzten, bertsio ofizialaren arabera.


Lyudmila alderdi komunistako kide da bere herrian, eta erregimenaren idealak aldeztu, eta disidentzia mota oro mespretxatzen du, baina armadaren portaeraren lekuko izango da. Hiria hondatua geldituko da, eta jende asko desagertuko da; horietako bat Lyudmilaren alaba.


Filmak, gertatutakoa gogorarazteaz gain, protagonistak errealitatea bere egiten dueneko prozesua erakutsiko digu, eta gobernuak nolako eginahalak egin zituen gertatua isilarazteko eta nola erabakiak bulego hitsetan hartzen dituzten.


Drama historikoa, satira politikoa eta Gerra Hotzean girotutako thrillerra.

2446 SAIOA - 2022/2/1 

DOROGIE TOVARISCHIE! · Errusia · 2020 · 120 m. 

Zuz.: Andrei Konchalovsky · G.: Elena Kiseleva, Andrei Konchalovsky · Arg.: Andrey Naidenov · Akt.: Yuliya Vysotskaya, Vladislav Komarov, Alexander Maskelyne, Andrei Gusev, Yulia Burova, Sergei Erlish

bottom of page