top of page
Image-empty-state.png

Die artisten in der zirkuskuppel: rattlos

Veneziako 1968ko Zinemaldian Urrezko Lehoia


Alexander Kluge sortzaile polifazetikoa da aipatutako filmaren zuzendaria. Abokatua lanbidez, Theodor W. Adorno-ren lagun mina izan zen. Filosofo marxistaren bitartez ezagutu zuen, hain justu, Fritz Lang. «Metropolis » (1927) maisulanaren egilearen ondoan hasi zen zineman, eta Oberhausen-go Manifestua idatzi zuen 1962an. Zinema Aleman Berriaren aita den arren, inork gutxik du gogoan.


Fassbinder-ek, hain kartsua izanik ere, Klugeren zinema intelektuala biziki zuen maite. “Die Artisten in der Zirkuskuppel: Ratlos” (1968), batik-bat. Filma, berez, artistak bere independentzia babesteko dituen zailtasunen inguruko parabola gazi-gozoa da. Zirkuko artista une jakin batean ohartzen da enpresari bihurtzean artista izateari utziko diola... baina, tamalez, kapitalista gisa soilik alda ditzake gauzak.


Ipuinak pisu sinboliko ikaragarria du.

2093 SAIOA - 2012/3/27 

DIE ARTISTEN IN DER ZIRKUSKUPPEL: RATTLOS · RFA · 1968 · 104 min. 

Zuzendaritza: Alexander Kluge · Gidoia: Alexander Kluge · Argazkia: Günther Hörmann eta Thomas Mauch · Muntaketa: Beate Mainka-Jellinghaus · Ekoizpena: Alexander Kluge · Aktoreak: Hannelore Hoger, Sigi Graue, Alfred Egel, Bernd Höltz, Eva Oertel, Kurt Jürgens

bottom of page