Da xiang xi di er zuo (An elephant sitting still)
Emanaldia 19:00etan hasiko da
Gertaera zinematografiko harrigarri bat da. Hu Bo-k (Hu Quian, eleberrigilea) zinemagintza ikasi zuen Bela Tarr-ekin, eta 2014an graduatu zen (26 urterekin); urte hartan, bi labur egin zituen. 2017an, bere hirugarren laburra idatzi eta zuzendu zuen, eta aldi berean, bi eleberri idatzi zituen. Berak idatzitako Huge Crack eleberrian oinarritzen da lehen filma egiteko.
Bertan, egun bat igarotzen da, egunsentitik iluntzera arte, eta hainbat pertsonaia tren bat hartzen saiatzen dira beren bizitza tristeetatik urruntzeko, itxiak sentitzen diren hiri ilun eta kaotiko batetik urruntzeko.
Guztiak ari dira Manzhouilera iritsi eta elefante handia eserita ikusteko ahaleginetan; lo dagoen erraldoia bera, Txinaren beraren alegoria moduan.
Itzelezko lana, bere perfekzioagatik harritzen duena, are gehiago lehenengo filma dela kontuan izanda. Harribitxi bat.
Hu Bok filmatzeaz bukatu zuenean bere buruaz beste egin zuen, 2017ko urrian. 2018ko otsailean Berlinalen estreinatu zen, bere 234 minutuekin, eta saria eman zioten opera prima onenari; FIPRESCI saria ere jaso zuen.
Bela Tarr triste batek adierazi bezala, ‘Hu Bok utzi egin gaitu, baina haren lan aparta bizirik dago’.
2365 SAIOA - 2019/10/29
DA XIANG XI DI ER ZUO · Txina ∙ 2018 ∙ 234 m.
Zuz.: Hu Bo ∙ G.: Hu Bo ∙ M.: Hua Lun ∙ Arg.: Fan Chao ∙ Akt.: Zhang Yu, Peng Yuchang, Wang Uvin, Li Congxi