Concierto para la batalla de El Tala
Fas & Zinebi 63 Saioa
Gonb.: Txaro Landa (Fas)
Gabriel Chwojnik musikariak lau instrumenturentzako kontzertua konposatu zuen XIX. mendeko Argentinako gerra zibilen pasarte batean oinarrituz, hain zuzen ere, El Talako borrokan oinarritu zen: 1826an gertatu zen, Gral. Lamadrid eta Facundo Quirogaren armaden artean. Lan horren grabazioa aztertuz, filmak gertakari historiko hura gogora ekarri nahi du, eta baita gure iraganeko garai bat ere, izan ere, garai hartako mamuek berriro agertzen jarraitu nahi baitute, behin eta berriz. Martiri Unitarioen Saga izango denaren lehen atala da.
2438 SAIOA - 2021/11/16
CONCIERTO PARA LA BATALLA DE EL TALA · Argentina · 2021 · 64 min.
Zuz.: Mariano Llinás · G.: Mariano Llinás · Arg.: Inés Duacastella · Mon.: Miguel de Zuviría · Soi.: Federico Esquerro · Mus.: Gabriel Chwojnik · Akt.: Fito Reynals, Constanza Dougall, Gonzalo Pérez, Gabriel Chwojnik